XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hogeita piku urteko gizon bat zegoen eraikuntza aurreko kalean.

Alditxo bat zeraman han eta, ustekabean, oihuka hasi zen:

- Sasikume horiek, sasikume madarikatu horiek!

Poltsikotik harri bat atera, zalantzarik gabe prestatua zuena, eta bigarren solairuko leihora jaurti zuen.

Logeletako bat da, pentsatu zuen Valentinek.

Begi zorrotza zeukan gizon hark.

Leihoak ireki, eta arima biziak agertu ziren lerroan.

Erasotzaileak, entzuleak edukitzeko aukera zuela, hitz potolo samarrekin adierazi zuen haiei guztiei buruz eta haien sektari buruz pentsatzen zuena.

Horrekin nolabait lasaituta, alde egin zuen.

Valentinek arretaz begiratu zien leihotik burua aterata zutenei.

Josie eta Paul ez zeuden haien artean, horretaz seguru zegoen.

Orduan, non arraio ote zeuden?

Harria jaurtitako gizonaren atzetik joatea erabaki zuen, eta eraikuntzatik zelatan egon zitekeen edonoren begiradatik urrun zeudenean, harengana hurbildu zen.

Aurpegi gozoa zuen, ile horia eta begi urdin argiak Valentineri horixe iruditu zitzaion behintzat kaleko argiekin piztuak.

- Zergatik egin duzu hori? - galdetu zuen Valentinek.

- Egin, zer?

- Harria bota.

- Poli bat zara?

- Ez, motel. Ikusi zaitut, horixe da dena.

- Haietako bat zara orduan?